Mintzidromoa Portugaleten

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak eta  Berbalagun egitasmoak aurten ere Mintzodromoa antolatuko dugu maiatzaren 27an Portugaleteko San Roke plazan, helburu nagusia delarik euskaldunak batzea eta euskara kalera ateratzea.

 Aurtengoa Portugaleteko Mintzodromoaren bigarren edizioa izango da, iaz ere egin baikenuen, ekainaren 6an egin ere.

Mintzodromoak oro har world café teknika darabil: hainbat mahai paratu eta interes orokorreko hiru gai hizpide hartuta jardungo dute parte-hartzaileek euskaraz berriketa lasaiankafea eta pastak hatu bitartean . Aurten goizean saio bat egingo dugu 10:00etan eta beste bat arratsaldean 18:00etan.

Herriko elkarte eta erakundeetako jendea bilduta, bospasei lagun mahai baten inguruan eseriko gara euskaraz goxo-goxo hitz egiteko.

Hori guztia aurrera eramateko, jakina, zuen parte hartzea ezinbestekoa dugu.

Horregatik, Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Berbalagunek Portugaleteko euskaldun guztiok gonbidatu nahi zaituztete Mintzodromora.

Parte-hartzeko asmorik baduzu, aurrez izena eman behar duzu maiatzaren 23a baino lehen.

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzua

euskara@portugalete.org ● 94 472 9261

ezkerraldea@aek.org ● 678 626 567

Esta entrada fue publicada en Aktualitatea, Hezkuntza, Kultura. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *