MINTZODROMOA

Portugaletar hori:

 Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Berbalagunek ekainaren 6an euskararen erabilera sustatzeko ekitaldi berezia antolatuko dute: Mintzodromoa, alegia.

 Mintzodromoaren helburuak euskara kaleratzea eta euskara entzungarri egitea dira. Horretarako portugaletetarrok giro goxoan elkartuko gara kafea hartzen dugun bitartean.

 Herriko elkarte eta erakundeetako jendea bilduta, bospasei lagun mahai baten inguruan eseriko gara eguneroko gaiei buruz euskaraz hitz egiteko.

 Hori guztia aurrera eramateko, jakina, zuen parte hartzea ezinbestekoa dugu.

 Horregatik, gutun honen bidez, Udalaren Euskara Zerbitzuak Portugaleteko herritar guztiak gonbidatu nahi zaituzte Mintzodromoan parte hartzera.

 Parte-hartzeko asmorik baduzue, aurrez izena eman behar duzue maiatzaren 30a baino lehen.

 Portugaleteko Udalaren  Euskara Zerbitzua

94 472 92 61

euskara@portugalete.org

 Besterik gabe, mila esker aldez aurretik zuen laguntzagatik eta har ezazue agur bero bat.

 

                                                                                         Mikel Torres

                                                                     Euskararen Aholku Batzordeko presidentea

 

 

María José  Blanco

Euskararen Aholku Batzordeko presidenteordea

Esta entrada fue publicada en Sin categoría y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *